martes, 23 de diciembre de 2008

Kontzeptuak parekatuz



0. Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

2. Teleprompterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

3. Bitakora: Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko.

4. Klaketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

5. Close up-a: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

6. Dolly-a: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresna hau darama.

7. Jingle-a: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

8. Klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

9. Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Identitateak

0. Vladimir Kozmich Zworykin

Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.





1. Robert Edward "Ted" Turner III

CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.



2. Joxe Mari Iriondo Unanue

Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.





3. Ramon Labayen Sansinenea

Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

lunes, 22 de diciembre de 2008

jueves, 30 de octubre de 2008

wikipediarako sarrera

Telebilbao: Bizkaiko telebisio igorgailua da. 1992. urtean sortu zen eta Euzkadiko audientzia altuen duen telebisio lokala da eta Espainiako telebista lokalen artean garrantzitsuenetariko bat da. Programazio pertsonala duen kanala da (elkarrizketak, gizarte kronikak, informatika, musika, motorra,...) eta atzerriko zerbitzuen erabilpena murrizten saiatzen da. Telebilbao parte hartzen du Local Media izeneko telebista-katean, Espainiako aitzindaria eta estatuko telebista lokal garrantzitsuenek osatutakoa. Duela 10 urte baino gehiago sortua, Local Mediak 20 milioi hartzaileetara ailegatzen da.

Top Zazpi

1- Wikipedia: Entziklopedia globala da eta doaineko zerbitzu bat eskaintzen du. Web orrian parte hartu dezakezu bertan dauden gauzei buruzko informazio gehiago aplikatu edo orrialdean ez dagoen zerbait berri editatu edo publikatu.

2- Le monde diplomatique: Le monde egunkari frantzes famatuaren web orrialde bat gaztelania bertsioan. Doaineko zerbitzua eskaintzen du eta bere ideologia ezkertiarraz aparte, erreportai oso sakon eta onak ditu.

3- Youtube: Doainekoa.Edozein motatako zerbitzuak eskaintzen dituzten bideoak aurki ditzakezu bertan: manualak, bidaiak, musikalak, ikasketak, entretenigarriak...

4- Facebook: Doainekoa. Pertsonen komunitaterik handiena da. Honetan jende berria ezagutu dezakezu eta dituzun lagunak edo pataideak kategorizatu talde ezberdinetan. Orrialdean zure lagunekin argazkiak edo dokumentuak partekatu ditzakezu.

5- Ebay: Munduko ziber-dendarik handiena. Bertan lehen eta bigarren eskuko gauzak erosi edo saldu ditzakezu. Orrialde hau enkante sistema dauka normalean. Izan ere, saltzaileak prezioak fijatu ditzake.

6- Infojobs: Lanaren bila dabilten pertsonentzako web-orrialde aproposa. Bertan lan eskaintza handia dago.

7- Myspace music: Musika talde nobelen abestiak eta informazioa jakiteko web orrialde praktikoa. Talde famatuek ere badute eta hauei buruz hainbat gauza jakiteko aproposa da beren web orrialde ofizialaz aparte: hurrengo kontzertuak, abesti berriak,...